XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELDARNIOAK I BIRJINA EROA

SENAR INFERNALA

Entzun dezagun infernuko lagunaren aitorkizuna:

Oi Senar dibinoa, ene Jauna, ez ezazu errefusa zure otsein tristeenaren aitorkizuna.

Galdua naiz.

Hordi nago.

Likitsa naiz.

Hau bizimodua!

Barka, Jaun dibinoa, barka! Ai! barka!

Zenbat malko! Eta gero ere zenbat malko, espero dut!

Beranduago, ezagutuko dut Senar dibinoa!

Haren meneko jaio naiz.

- Besteak xeha nezake orain!

Presentean, munduaren hondoan nago!

Oi ene lagunok!... ez, ez nire lagunok...

Sekula ez horrelako eldarnio eta torturarik,...

Hau ergelkeria!

Ai! min dut, oihu dagit.

Min dut benetan.

Halere, dena zait zilegi, bihotz mespretxagarrienaren mespretxuen zamapean.

Dena den, egin dezagun konfidentzia hau, nahiz eta beste hogei aldiz errepikatu behar, -hain goibela, hain ezdeusa!

Senar infernalaren mirabe naiz, birjina eroen galera ekarri duenarena.

Demonio hori da ez dago dudarik.

Ez da errainua, ez da iratxoa.